Pernando Barrenaren ustez "atxiloketok ez dute zentzurik". Gogoratu du ETAk armak zigilatzeko prozesua abiatu duela, eta beraz horri eraso egiteak erakusten duela "Estatuek ez dutela egiazki desarmerik nahi". Gatazkak konponbide integrala behar duela nabarmendu du "gatazkaren ondorioek, presoek eta biktimek esaterako, behar dute irtenbidea, baina irtenbide justua ez inposatua". Barrenaren esanetan "atxiloketek ez dute deus konpontzen, gatazkaren jatorriari heldu behar zaio".