Euskara ipar Euskal Herrian atzera doa eta aurrera doa?

Ostiralero bezala, gaur ere ipar Euskal Herriko aktualitatea aztertu dugu Idoia Eraso eta Pepe Aizpuru, Gara egunkariko eta Gure Irratiko kazetariekin, hurrenez hurren.

Loading player...
Martxoaren 7an Seaskako ikastolen ate irekitzeak iraganen dira. Argazkia Seaska.
Martxoaren 7an Seaskako ikastolen ate irekitzeak iraganen dira. Argazkia Seaska.

Euskararen osasunaz hitz egin dugu Erasorekin eta Aizpururekin eta horretarako aste honetan bertan ezagutu ditugn bi albiste hartu ditugu oinarri moduan. Batetik, EEPren aurrekontua ez bikoiztea erabaki dutela lurralde kontratuan eta bestetik, euskarazko irakasleak falta direla Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan. Esku artean ditugun datu hauek kontutan hartuta, euskara ipar Euskal Herrian atzera doa eta aurrera doa?