Koadrilen jaitsierarekin hasiko dira gaur Porrontxo jaiak Egian!

Egunotan Egia maiz atera da hedabideetan, Tabakalera berriaren irekiera dela eta. Baina maldan pixka bat goraxeago eginez gero ere, bada zer kontatu: hemen dira Porrontxo Jaiak!

Loading player...
porrontxoak
porrontxoak

Festen hasiera ofiziala gaur izango da, koadrilen jaitsierarekin. Jaitsierari ekiteko, ezinbestekoa izango zaigu Dandai Egiako Emakumeen Elkartearen laguntza. Izan ere, aurten haiei egokitu zaie pregoia eta txupinazoa botatzea. Aurtengo jaiak hispide izan ditugu Urtzi Aizpururekin.