Estitxu Eizagirre: "Txikitik eragin nahi duen hedabidea da Argia"

“Txikitik eragiten” lelopean Argia Eguna ospatuko dute igandsan Oñatin Argia-ko langileek eta herri hedabide honen baitan biltzen diren laguntzaileek, kolaboratzaileek eta irakurleek.

Loading player...
ARGIA2
ARGIA2

Iragan urtean Usurbilen ospatu zuten Argia Eguna estreinekoz eta arrakasta ikusita aurten errepikatzea erabaki dute. Aurten ospakizuna Oñatin egitea erabaki dute, besteak beste, Argiako harpide gehien duen eskualdea ere badelako Debagoiena, Donostialdearen ostean. Kalegorrian saioan Argia Egunaren aitzakiaz, jendartea transformatu nahi duen kazetaritzaz hausnartu dugu Estitxu Eizagirrerekin, Argiako zuzendariarekin.