Ostegunean deklaratuko dute Irunberriko EH Bilduko bi zinegotzik eta bi herritarrek Espainiako ANan

“Terrorismoari gorazarre” egiteagatik auziperatu duten Irunberriko  EH Bilduko zinegotziari elkarrizketa egin diogu gaur, Iraide Ongairi. EH Bilduko bi zinegotzi eta beste bi herritar inputatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko festetan ikurinarri egindako omenaldian  “terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta. Ostegunean jeitsi beharko dute Madrileko auzitegi berezira deklaratzera.

Loading player...
Prentsaurrekoa, auzipetuei babesa erakusten
Prentsaurrekoa, auzipetuei babesa erakusten

Euskal preso politikoen eskubideen alde egindako ekitaldi batean parte hartzeagatik auziperatu dituzte laurak. Auziperatuak Iraide Ongay, Daniel Pérez, Patxi Alzueta eta Garazi Labiano dira. Goizean, haietako batekin, Iraide Ongai EH Bilduko zinegotziarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta gertatutakaren inguruan egiten duten irakurketa azaldu digu. Gainera, Otxandion atxilotu dituzten lau lagunei elkartasuna adierazi die Ongaik.