Lau lagun izan dira atxilotuak Otxandion "Terrorismoa gorazartzea" leporatuta

"Terrorismoa goratzea" leporatuta atxilotu ditu Guardia Zibilak Miren Soloeta, Asier Duran Nieto, Aitor Uribe eta Amaiur Lopez de Lacalle. Zehhazki, uztailaren 25ean Luzia Urigoitiari eginiko omenaldi bat antolatu, zuzendu eta koordinatzea egotzita atzeman dituzte.

Loading player...
La Guardia Civil ha trasladado a tres de los detenidos al gaztetxe de Otxandio. (Juanan RUIZ /ARGAZKI PRESS)
La Guardia Civil ha trasladado a tres de los detenidos al gaztetxe de Otxandio. (Juanan RUIZ /ARGAZKI PRESS)

1987ko uztailaren 27an hil zuen Guardia Zibilak Urigoitia, tiroz, Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa) eginiko sarekada batean. Herrian izan diren atxiloketen lekuko izan den Peio Otxandianok eman dizkigu goizean goiz operazioaren inguruko xehetasun guztiak.