Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu): «Euskal presoak gerturatzeko politika irmorik ez du PSOEko gobernuak»

Fernando Grande Marlaskak, atzo, euskal presoen harira esandakoak baloratu ditu Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak, Karelean saioan. Bere hitzetan, «euskal presoak gerturatzeko politika irmo baten aldeko hauturik ez du egin PSOEren gobernuak oraingoz. Kontraesan etengabean erortzen ari da: legea beteko badu, lehen urratsa presoak euskal herriratzea izan beharko litzateke, baldintzarik gabe».

Audio_placeholder

Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu): «Euskal presoak gerturatzeko politika irmorik ez du PSOEko gobernuak»

Loading player...
Marian Beitialarrangoitia ha comparecido ante los medios tras el nombramiento del nuevo Gobierno español. (@ehbilducongreso)
Marian Beitialarrangoitia ha comparecido ante los medios tras el nombramiento del nuevo Gobierno español. (@ehbilducongreso)

Beitialarrangoitiak gaineratu duenez, «hitzak hitz, kartzela politikak dakarren egoera krudela ez da aldatu, eta ondorioak agerikoak dira oraindik: presoen senitartekoen autobusari eginiko erasoa, errepide istripuak edo hil aurretik senideak ikusi ezin izatea».