Kontzertu “magikoa” gaur Sarako leizeetan Kalakan taldearekin

Azken hiru urteetako ohiturari jarraiki, Kalakan talde lapurtarrak kontzertu hirukoitza eskaini du aste honetan Sarako leizeetan eta horren aitzakian, Xan Errotabehere elkarrizketatu dugu goizean, Karelean saioan.

Audio_placeholder

Kontzertu “magikoa” gaur Sarako leizeetan Kalakan taldearekin

Loading player...
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Sararko leizeetan.
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Sararko leizeetan.

Sarako kontzertu sortaren lehendabizikoa gaur bertan izango da eta oholtza gainean, Oihan Oliarj-Ines musikari zuberotarraren konpainia izanen dute Kalakanekoek. Bihar berriz, Maitane Sebastian musikari iruindarrarekin batera arituko da hirukote lapurtarra eta ostegunean, azkenik, siberiar doinuak nagusituko dira Sarako leizeetan. Kalakan taldearekin batera Mongoliako Alexandre Arkhincheev-ek joko du osteguneko hitzorduan.