GOSE garagardoak, gaziak eta zilantroarekin

Gose estiloko garagardoak dastatu ditugu gaur. Aspalditik ekoizten diren garagardoak dira, pentsa,  XIV. mendeko dokumentuak aurkitu dira monastegi batean. Gose Sajonia inguruko erreka baten izena da, erreka gazia da eta hortik garagardoa gazia izatea. Goslar ingurutik hedatu zen estilo hau XVIII. mendean, eta XX. mendean iritsi zen gainbehera. 1997an, gargardo artisauen boomarekin berriz ekoizten hasi ziren arte. Jason Gutierrez eta Oihan Larrañagak estilo honetako bi garagardo ekarri dizkigute: "Tool Gose to Hollywood" garagardo danimarkarra eta "Magic Rock/Kissmeyer Salty Kiss"  danimarka eta ingalaterrako bi garagardotegien arteko ekoizpena.

Loading player...
|2018/08/07 12:54
Gargardoa
GARAGARDOAK GOSE

.