Udako gauak bereziak dira, zenbat denbora pasatzen duzu zuk izarrak begira? Abuztua pertseida garaia da. Ohitura baldin baduzu izarrak begiratzeko eta gehiago ikasi nahi baduzu, hemen proposamen bat: Donostiako Eureka zientzia museoan pertseida izar uxuen azalpena emanen da abuztuaren 1etik 12ra. Horretaz gain, behatoki astronomikoa berriro ireki dute.