Palestinan da Brigada Feminsita

Asteazkena izaki, Askapenako brigaden berri izan dugu gaur, Libano eta Palestinara begira jarri gara. Libanon dagoen taldea Rami Salami DBZko militantearekin izan ziren eta hainbat errefuxiatu-gune bisitatzeko aukera izan zuten. Palestinan dagoen brigadak ere hainbat bisita egin ditu, besteak beste, Ali Mohamed Jeddha afropalestinarrarekin hitz egin du, eta AidaCamp errefuxiatu gunean ere izan dira, bisita aprobetxatu egin dute harresian mural bat margotzeko.

 

Audio_placeholder

Palestinan da Brigada Feminsita

Loading player...

Tripolin aurkitzen garela eta, errefuxiatu guneko jendea ahalduntzen lanean dabilen kide batekin izan dute hurrengo hitzordua brigadistek, Tarek Ossmanekin, bera, FPLPko kidea eta Beddawiko, Libano iparraldean dagoen errefuxiatu eremuko, bizilagunetako bat da.

Yamani Khaled PFLPko Itzulera Eskubidearen Aldeko Batzordeko Nazioarteko arduradunarekin ere egon ziren eta Baddewiko errefuxiatu guneari buruz.  Errefuxiatu eremu hau 1956an ireki zuen NBEk, eta hasiera batetan 4.000 pertsona ingururentzako tokia baldin bazen ere, egun 25.000 pertsona inguru bizi gara bertan, kilometro karratu batean. Kilometro karratu batean 25.000 pertsona!

Libanon dagoen brigadaz gain, Palestinan dagoenaren berri ere izan dugu. Pasa den astelehenean iratsi ziren Jerusalemera. Aurten bigarren aldiz, brigada feminista dela, emakumeez osatua.

Ali Mohamed Jeddha afropalestinarrarekin hitz egiteko aukera izan zuten. Bera Fronte Popularreko kidea izan zen eta 1985ean, 19 urte zituela atxilotua izan zen. 11 urte pasa zituen espetxean eta gaur egun Jerusalemgo alde zaharrean dagoen komunitate afropalestinarrean bizi da. Beit Haninan,  Zakaria, CCPRJ giza eskubideen aldeko erakundeko kidea ezagutu zuten. Hauen jardun nagusia da oinarritzen da Jerusalemen palestinarren paraitzen duten etxebizitzaren gatazkan. AidaCamp errefuxiatu gunean ere izan ziren eta bertan zirela mural bat margotzeko aukera izan zuten.