XVI. mendean egindako itsas-bidaia esplorazioak kirol froga bihutu dira orain

Donostiako Untzi Museoko Aitor Butronen bisita jaso dugu gaur eta euskaldunek itsasoz egindako bidaia luzeak eta espedizioen inguruan aritu gara.  Munduko ozeano guztietan ibilitakoak gara euskaldunak. XVI. mendean egin ziren bidaia ezagunenak, Elkanoren munduari itzulia besteak beste, baina aurretik ere, merkataritza arrazoiengatik bertze ozeano batzutan ibili ziren euskaldunak.

Audio_placeholder

XVI. mendean egindako itsas-bidaia esplorazioak kirol froga bihutu dira orain

Loading player...
Andres de Urdaneta
Andres de Urdaneta

Andres de Urdaneta eta Miguel Lopez de Legazpi ezagutu ditugu.  Elkanoren bidaiak 3 urtez luzatu zen, baina bidai horrek eragin zuena bitxia da. Ibilbide berri bat aurkitu zen Espezien Uhartera iristeko, baina itzulerako bidaia ordea arazo bat zen, Hego Afrikatik pasatu behar baitzen eta portugesen menpe zegoen lurraldea. Saiakera ugari ezin ziren 50 urtetan, eta Ander de Urdanetak lortu zuen itzulerako ibilbe berria.

Manuel de Iradier, gasteiztarraren berri ere izan dugu. Bere ametsa Esperantza Oneko lurmuturretik (Hego Afrika) Libiaraino oinez joatea zen baino Stanley esploratzaile eta kazetari ezagunak ohartarazi zion gehiegizkoa zela bidaia hori, eta gaur egungo Ekuatore Gineako lurraldea esploratzeko aholkatu zion.

XX. mendera ere hurbildu gara.  Julio Villarrek 1968-1972 urteen artean munduari buelta eman zion, itzulia bakarka egin zuen lehen euskalduna  izan zen (Bartzelona -Lekeitio). 25 urterekin hasi zuen abentura Mistral izeneko ontzian:  Bartzelona – Antillak  -Karibea – Panamako kanala/ubidea-  Galapago Uharteak – Hebridak Berriak- Zeelanda Berria – Australia- Madagascar eta Mozambike / Lurmutur hiria- Santa Helena Uharteak-Brasil eta Lekeitio Eh Petrel! Liburuan bere bizipenak daude kontatuak.

Gaur egun, hasierako abentura edo espedizio horiek kirol froga bihurtu dira. Besteak beste, hor daude  BOC/VELUX 5 ozeano lasterketa (bakarkako lasterketa) edo Vendee Globe (geldialdirik gabeko bakarkako lasterketa). Euskal ordezkaritzarik ere bada bertan, Jose Luis Ugarte lehen euskalduna 1992-1993 edo Unai Basurko 2008.