Karlos Zurutuza: «Libiatik eta libiarren begietatik kontatu nahi izan dut han bizi duten krisia»

Euskaldun gutxik ezagutuko dute Libia Karlos Zurutzak bezain ongi. 2011. urtean joan zen lehendabiziko aldiz, gerraren danbor hotsek Muammar Gaddafiren erahilketa gure etxeetako pantailetara ekarri ziguten garaian. Orduz geroztik, kazetari donostiarra beste 9 aldiz joan da Afrika iparraldeko herrialdera eta gaur, bere esperientzia kontatu digu Info7 Irratian.

Audio_placeholder

Karlos Zurutuza: «Libiatik eta libiarren begietatik kontatu nahi izan dut han bizi duten krisia»

Loading player...

Hedabide nagusiek Libia berehala ahaztu zuten arren, Karlos Zurutuzak ez zuen horrelakorik egin nahi izan. Horren erakusgarri bidai horietan guztietan ikusi, ikasi eta bildu duena kontatzen duela orain 'Tierra adentro. Vida y muerte en la ruta libia hacia Europa' liburuan. Aitzakia horrekin gonbidatu dugu Zurutuza, Karelean saioara. Bere hitzetan, «Libiatik eta libiarren begietatik kontatu nahi izan dut han bizi duten krisia».