Iaz baino beranduago, baina lehen aire libreko tomateak iritsi dira

Aparteko protagonismoa hartu zuen produktua tomatea izan zen Ordiziako Azokan Lierni Elorzak esan digunez. Aurtengo Azkoitiko lehen tomateekin etorri zen Joxe Mari Uzin Jack motakoa da eta 4 €/k salgai zen, nola ikusten duen aurtengo sasoia galdetuta «oso itxura ona du momentuan baina eguraldiak lagundu behar». Bestetik, Ataungo Arratienea baserriko Lurdes Zurutuzak ekarri du aire libreko lehen patata berria. 'Haziera hazi' ekimena ezagutu dugu bestetik. Hemengo haziak berreskuratzea edota galtzear daudenak biziaraztea dute helburu.

Loading player...
|2018/05/17 13:14
Ordiziako_feria
Tomate landare "zaharberrituen" aldeko apustua

.