Pipas Larrandaburu

Aro gaixtoa...eta...

Aurtenko negüa, lüze eta txar. Eta ez heben baizik, bazter güzietan, Alpesetatik Pirinoetara, Aragoitik Andaluzia artino.... Antiziklioa ezin sar eta deprezioak gure bürüen alde gainean. Hebenko xaharrek aspadixkan ez züen holakorik ikusi.... Egun bat eder, hamar gaizto..... Deüs edo gaüza güti egiten ahal, beraz frustazioa sortzen.

Audio_placeholder

Aro gaixtoa...eta...

Loading player...
Talaiatik Pipas Larraburu
Talaiatik Pipas Larraburu

Horrekin lanjerus edo peligrozo baratzen da, zeren mendizalea gosez, edozoin bortüko kondizionekin elkitzen ahal beita. Zonbat hil, zonbat kolpatü maleruski izan dira negü hontan, eta ez da hain aspaldi, bereziki elhür lurterekin.

Denbora txar izatez, negü eta bedats hontan, elhür hanitx egin dü eta bat batetan, temperatürak ziontaz goiti bürüz joan dira, bat batetan eraitsi dira.. eta beti hola. Pean elhürra hurtzen bena gainen ez, eta loditarzüna hanitx azkartzen. Aize hanitx ere gaüzen sailtzeko, elhürra metatzen güne zonbaitetan eta deüsekin elhür lurtak  eraisten. Sekülan, edo gutixkan igaraiten dena, güne edo toki zonbaitetan, izigarriko lurtak izan dira, zineman ikusten den bezala. Batzuetan ere, aize hego  azkar batekin, Zaharrako ariñak hollitzen züan elhürra. Beste elhür berri bat erorten zelarik ariñaren gainera,  koezio gabe, oraino lurtak....

Apiril urhentze hortan, goi mendiak arriskütsüa dügü. Chamonix eskualdean, elhürra urtü batere gabe, gainean bada oraino, eta franko, lerratzeko prest hirrilartino, bereziki bat batetan beroa jiten bada. Beste kirol batetan, ontsa ezagützen düdana, parapentea. Denbora txarretik landa, egün eijer bat egiten zelarik, oso gütti, egia erraitez, 10 bat oroetara, aize azkar bat jeikitzen zen. Aidatzeko aize güti  behar dügü eta.... parapentistak, bestek bezala, beren aktivitateaz gose, aidatzen da  eta "patatrak". Lau ilabetez, jadanik Frantziako estatüan, 6 hil...

Zer da garantzitsuena, importantea  mendian ? Pirinetako mendiko “guida” famatü batek erraiten zeitan : « garantzitsuena,  gaüan autoalat berriz arrajitea » eta arrazo züen ! Beste batek, Iñaki Otsoak, nafartarrak, erraiten zeitan ere : garrantzitsuena,  lehenik, denak menditik berriz etxerat ara jin ditean, bigerrenik, hire mendiko lagünekin ontsa egoitea, hots egiazko lagün, jakitez, bortüan, dena agitzen ahal dela, eta hirugerrenik mendiaren tinia. Hots, hirugarren pozizionean : tiniarat heltzea.

Segür, bürüan mendi bat balinbadügü, edo eskalatzeko bide batetan hüts egiten badügü, ez bagira parapentearekin hegaltatzen.... frustazio bat sortzen ahal da. Arrunt normala. Bena, aisegi lizateke dena ontsa edo ongi elki baledi. Natürak bere hitza badü eta behar ere, eta bere legeak inposatzen deizkü. Ordüan,  honartü behar dütügü mendiaren  legeak, edozoin ibilaldi baliatzez, eskalada… egitez edo ez !  Hitz horiekin, egünko üzten zütiet, Xiberotik agur bero bat.