[7. EGUNA]: Gertatutakoa ETAren estrategia baten baitan kokatzen saiatu dira Peritoak

Altsasuko gazteen aurkako epaiketaren zazpigarren auzi saioak emandakoa bildu dugu, egunero bezala Martxelo Diaz GARA egunkariko kazetariarekin. Gaurkoan Ospa, Alde Hemendik, eta baita Altsasuko Udala ere ETAren balizko estrategia baten baitan kokatzen saiatu dira periotoak. Horretarako 1990 eta 2000 hamarkadetako txosten eta dokumentu zaharrak erabili dituzte.

Audio_placeholder

[7. EGUNA]: Gertatutakoa ETAren estrategia baten baitan kokatzen saiatu dira Peritoak

Loading player...

Horrez gain, Guardia Zibilak herrian duen perfila baxua dela ere iradoki dute. Perioten azalpenen arabera, Altsasun jartzen den isun kopurua, adibidez, Nafarroan jartzen denaren bataz bestekoa baino baxuagoa izango litzateke.

Gaur goizean Nafarroako gehiengo sindikalaren ordezkaritza bat ere izan da auzitegiaren atarian, epaiketa Nafarroan egin behar dela aldarrikatu eta auziperatuei babesa erakusteko.