Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean Ivan Benitez argazkilariaren 'Zure mugikorrak ezkutatzen duena' izeneko erakusketa dago. Alboan GKEk Kongoko Errepublika Demokratikoan etengabe bortxatuak diren emakumeek osatutako eragileekin egiten du lan, baita zazpi errefuxiatu kanpalekurekin ere. Egoera latza da, izatez mineralez oso aberatsa den lurralde batean infernua dute eguneroko ogi. Baliabideak egoki aprobetsatu eta talde armatuek boterea edukiko ez balute, beste modu batean biziko liratezke. Gailu elektronikoak egiteko minerala kontrabandoz inguruko lurraldeetatik ateratzen dute, handik Asiako galdategietatik pasa ondoren gure eskuetara iristen dira.