Kataluniako Parlamentak kataluniako errepublika independentea aldarrikatu du

Kataluniako independentzia deklaratu du Parlamentuak eta Errepublika independentea eratzeko prozesu konstituziogilea abiarazteko agindua eman dio Generalitateari. Talde soberanistek bi ebazpen aurkeztu dituzte. Lehendabizikoan "Kataluniako Errepublika Estatu independente gisa" aldarrikatzen da; bigarrenean,  Kataluniako Errepublika independente hori eratzeko "prozesu konstituziogilea" martxan jartzeko eskatzen dute.

 Junts pel Sik eta CUPek aurkeztutako ebazpenak 70 boto jaso ditu alde eta 10 kontra; bi boto zuri izan dira.  Ciudadanos, PSC eta PPC taldeetako parlamentariek Ganberatik alde egin dute, protesta moduan bozketa hasi aitzin.

Parlamenta Katalunia
Parlamenta Katalunia

.