Josemi Beltran jaialdiko zuzendariak esan digunez, larunbatean hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astea. Alabaina, aurrez hasiak dira motorrak berotzen. Ikuslego fidela du, egonkortua dago jaialdia. Gainera lehen aldia izango da euskarazko film batek zabaltzen duela astea, “Errementari” Paul Urkijoren film luzean hain zuzen. Berritasunik ere bada aurtengo zinemaldian, tartean Zinemapelmak izeneko emanaldia.