Igor Goikoleak eta Beñat Hach Embarekek Katalunian azken orduetan gertatu denaz hitz egin dute. Besteak beste, uste dute Estatuak "eskaintza politikorik ez duela eta errepresioa dela bere errezeta bakarra". Aldebakarreko independentzia deklaratzerakoan atxilotuak "trukerako karta gisa" erabil ditzazkela gehitu dute. Ultraeskuinaren hauspotzea salatu eta datozen orduak berriz ere mobilizazio tenorea izango da Hach Embarek eta Goikolearen esanetan.