Ezin sinetsita daude Fagorreko langileak, kolokan baitago beraien lanpostua. 2014an, Fagor taldeak bere marka CNAri ustiatzen uztea erabaki zuten kalteak txikiagoak izango zirelakoan. Ordea, CNAren planak ez du fruituruk eman eta berriro ere itxiera baten mehatxupean daude Fagor etxetresnakeko langileak. LAB sindikatuko Xabi Llodiorekin hitz egin dugu. Jaurlaritzak emandako babesari buruz galdetuta "bere burua zuritu besterik ez du egin" salatu du Llodiok.