Ostiralean hasiko da Arrigorriagan XXII. Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia. Igandea bitarte 11 ikuskizun eta bestez gozatzeko aukera izango da, guztiak dohainik gainera. Herriko hiru gune bihurtuko dira eskenatoki: udaletxe plaza, frontoia eta kiroldegia. Amagoia Garaizabal Armesto jaialdiko zuzendari eta udaleko kultur teknikariak eman dizkigu xehetasunak.