82 urte dituen Ranulf Raynerrek gordetzen zuen aparatua, bere aitaren herentzia izan zen. Dirudienez, Ranulf Raynerren aita, Ralph Rayner brigadista, Hiltlerren bunkerrean sartu zen lehen militar ez sobietarra izan zen. Hasiera batean, Eva Braunen, Hitlerren emaztearen telefonoa eskaini zioten, baina, esan zuen nahiago zuela beste telefono gorria, Hitlerren ohe ondoan zegoena, argudiatuta kolore gorria zela bere gustokoena.