Hiru hamarkadako ibilbidea eta gero, lan berriarekin dator Gari musikaria. Gari & Maldanbera taldeak berriki kaleratu duen "Estutu" diskoa aurkeztu digu Gari berak. Autopista eta fokoetatik urrun egin nahi duela bide berria aipatu digu, periferietan. Proiektu iraunkorra izango dela ere ziurtatu du.