Joan nahi duzu Askapenako brigadetan?

Epea ireki da Askapenak antolatutako brigadetan parte hartzeko, www.askapena.org ataian izango duzu izena emateko aukera. Iraitz Gesalaga eta iaz Brasilen izan zen Haizea Solagurenbegaskoa gonbidatu ditugu gure estudiora. Aurten, eskaintza zabala da, berrikuntza nagusiena, bi brigada berri daudela, berrartu egin da Kubako brigada eta Bretañara lehen aldiz bidaiatuko da, zehazki ZAD gune autogestionatura.

Audio_placeholder

Joan nahi duzu Askapenako brigadetan?

Loading player...
2017ko brigada kanpainaren berri eman du Askapenak. (ASKAPENA)
2017ko brigada kanpainaren berri eman du Askapenak. (ASKAPENA)



Aurtengo brigada kanpainan, azken urteotako dinamikarekin jarraitzea da asmoa. Alde batetik, Abya Yalako prozesuen jarraipena egingo dute horiek bizi duten egoera ezegonkorrari aurre egin eta Argentina/Uruguai, Bolibia, Brasil, Mexiko eta Venezuelan dauden erresistentzia esperientziak ezagutzeko. Hauei Kubarako brigada gehitu zaie aurtengoan.

Bestalde, Europan, Herrialde Katalanetako brigadarekin batera, berrikuntza gisa, Bretainia-ZAD eta Italiako brigadak ere burutuko dituzte, Kapitalaren Europan herri zapalduetatik sortzen diren alternatibak ezagutarazteko.

Azkenik, urtero legez, Palestinara ere brigada izango dute, sionismorik gabeko Euskal Herria sortze bidean palestinar erresistentzia ezagutu eta Euskal Herrian BDZ kanpaina zabaltzeko.