Nafarroako Euskararen I. Plan Estrategikoa aztergai, Kontseiluarekin eta Euskarabidearekin

Lehendabizikoz bere historian, Nafarroak euskera sustatzeko plana du eta berau baloratzeko, Euskarabidea Institutoko zuzendari Mikel Arregi eta Kontseiluko Idazkari Nagusi Paul Bilbao elkarrizketatu ditugu goizean, Kalegorrian saioan.

Audio_placeholder

Nafarroako Euskararen I. Plan Estrategikoa aztergai, Kontseiluarekin eta Euskarabidearekin

Loading player...
La consejera Ana Ollo y el director Alvaro Baraibar, máximos responsables de la Dirección General de Paz y Convivencia. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
La consejera Ana Ollo y el director Alvaro Baraibar, máximos responsables de la Dirección General de Paz y Convivencia. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Aste honetan bertan onartu du Nafarroako Gobernuak 2016-2019 aldirako Euskararen I. Plan Estrategikoa. Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak prentsaurrekoan zehaztu zuenez, helburua "herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubideari" gobernuak "erantzun egokia" ematea da eta horretarako, Gobernuak "beharrezko tresnak definitu eta babesteko eta garatzeko neurriak" hartuko dituela zehaztu zuen Ollok.