"Epaiketa militarra edo zibila izan, Marokok nahi duena egingo du"

Astelehenean abiatu zen Gdeim Izik kanpalekuko preso sahararren aurkako epaiketa zibila Rabaten, Marokon. Bermerik gabe burutzen ari dela salatu dute defentsak zein begiraleek. Saharan berriz, laister egingo du urteroko Saharako Maratoia eta Euskal Herritik ere badoa ordezkaritza. Egun hauetan ari dira gainera kanpalekuetarako material bilketa egiten Karabanan eramateko.

Audio_placeholder

"Epaiketa militarra edo zibila izan, Marokok nahi duena egingo du"

Loading player...
Gdeim Izikeko preso sahararren aldeko elkarretaratzea, Bilbon. Marokoko kontsulatuaren aurrean egin zuten protesta ekintza. ECUADOR ETXEA
Gdeim Izikeko preso sahararren aldeko elkarretaratzea, Bilbon. Marokoko kontsulatuaren aurrean egin zuten protesta ekintza. ECUADOR ETXEA

Kontu horiek denak aipatu ditugu Garazi Hach Embarek sahararrarekin eta Gregorio Izagirre Tolosaldea Sahararekin taldeko kidearekin. Buceid haur sahararra ere etorri zaigu bixitan Izagirrerekin.