“315 eguneko grebaren ostean garaipen garrantzitsua lortu dute langileek”

Greba egiteak merezi duela frogatu dute Gipuzkoako errepideen mantenimenduko langileek. Gipuzkoako errepideak mantentzeko hiru UTEetako langileek, 315 egunez greban egon ondoren, hiru akordio lortu dituzte.

Audio_placeholder

“315 eguneko grebaren ostean garaipen garrantzitsua lortu dute langileek”

Loading player...
Errepideetako mantenuaren langileak greba mugagabean daude Gipuzkoan.
Errepideetako mantenuaren langileak greba mugagabean daude Gipuzkoan.

ELA sindikatuko Igor San Josek egin du gurean akordioaren balorazioa. San Joseren hitzetan ia urtebeteko greba egin dute langileek eta “gogorra izan da”, baina azkenean akordio “ona” lortu dela nabarmendu du. Bere hitzetan “Gipuzkoako errepideak zaintzeko langileon borroka eredugarria izan da”.