Luizi baten ondorioz 21 familiek euren etxeetatik kanpo igaro dute gaua Bergaran

Azken egunetako euriteek luzia eragin zuten atzo Bergarako Bolua auzoan eta ondorioaz, herriko 21 familien etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua. Gaur goizean, eguna argitzen hasi orduko iritsi dira Bergarako Boluara Udal teknikariak, suhiltzaileak, udaltzainak eta ertzainak, besteak beste.

Audio_placeholder

Luizi baten ondorioz 21 familiek euren etxeetatik kanpo igaro dute gaua Bergaran

Loading player...
Iturria: Goiena.eus
Iturria: Goiena.eus

Egoera aztertu eta hartu beharreko neurriak aztertuo dituzte egunean zehar. Bien bitartean, kaleraturiko auzokideek ezingo dute euren etxeetara sartu segurtasunagatik. Egoeraren berri emango digu Ubane Madera, Goiena-k kazetariak, bertatik.