Errepresioari aurre egiteko Gazteok Kalean dinamika sortu dute Tolosaldean

Tolosan sortu berri den gazte dinamika anti-erepresibo bati erreparatu diogu gaur, Kalegorrian saioan. Guztiaren abiapuntua azken boladan Tolosaldean hainbat gaztek pairatu duten errepresioa da.

Audio_placeholder

Errepresioari aurre egiteko Gazteok Kalean dinamika sortu dute Tolosaldean

Loading player...
Gazteok Kalean ekimeneko Egoitz Garmendia eta Unai Sukia.
Gazteok Kalean ekimeneko Egoitz Garmendia eta Unai Sukia.

2015eko iñauterietan izandako liskar batzuengatik adibidez, hiru tolosarrri 38.000 euroko zigor ekonomikoa eta bost urte erdirainoko espetxe zigorra eskatu diete eta hori kasu zehatz bat da, baina gehiago daude. Gazteok Kalean izenarekin bataiatu dute ekimena eta arlo anti-errepresiboan sumatu zuten hutsunea betetzera dator. Mugimendu berri honetako bi kide elkarrizketatu ditugu gaur, biak ere poliziaren jazarpenaren ondorioz auziperatuak; Egoitz garmendia eta Unai Sukia.