Agurne Gaubeka: "Ez gara ohartzen ordutegien zabalpenak langileengan duen eraginaz"

Merkealdien sasoian sartuta, sindikatu, merkatari eta kontsumitzaile elkarteek salatu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ordutegien liberalizazioari ateak ireki izana. Horrek merkatari txikiek ordu gehiagoz zabaldu behar izateko ahalegin handiagoak egin beharra, eta ondorioz prekarizazio maila altuagoa dakarrela ohartarazi du LABeko Agurne Gaubekak. Deia ere egin die kontsumitzaileei arduraz joka dezaten.

Audio_placeholder

Agurne Gaubeka: "Ez gara ohartzen ordutegien zabalpenak langileengan duen eraginaz"

Loading player...
Las rebajas ya no tienen unas fechas fijas. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Las rebajas ya no tienen unas fechas fijas. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Merkatariek beherapenak urte osoan ezartzeko aukera; ordutegia 72 ordutik 90 ordura igotzea; eta 150 metro karratutik gorako merkatariei zortzi jai egunetan zabaltzeko aukera ematetik hamar egunera igarotzea. Neurri horiek dira besteak beste Konstituzionalak ahalbidetu dituenak. Merkataritza zentro handien onurarako dela gaitzetsi du Agurne Gaubekak, eta ondorioz merkataritza txiki eta ertaina larriki kaltetzen duela.

Komertzio handiei igandetan jai egiteko eta ordutegiak ez zabaltzeko eskatu diete. Lakuako gobernuari aldiz alde biko azpi jokorik ez egiteko.

Azkenik, kontsumitzaile bezala arduraz jokatzeko eskatu du, igande eta jai egunetan ateak zabaltzen dituzten komertzioetara ez joateko. "Ez garelako kontziente langileengan honek duen eraginaz. Lan baldintzak aldatzen dira, noski okerrera".