Errausketaren kontrako giza katea deitu dute iganderako Donostiako estropadetan

Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta errausketaren kontrako giza katea izango da igande honetan Donostiako estropaden testuinguan. Goizeko 11:30etan jarri dute hitzordua Kontxako hondartzako aldapan.

Audio_placeholder

Errausketaren kontrako giza katea deitu dute iganderako Donostiako estropadetan

Loading player...
Errausketaren aurkako mezua atzean. Gure Esku Dagoren aldekoak helmugan (J.C. RUIZ)
Errausketaren aurkako mezua atzean. Gure Esku Dagoren aldekoak helmugan (J.C. RUIZ)

Herritarrei dei egin diete pankartak, kartelak, kamisetak... eramateko, "hondartza aldarrikapenez eta kolorez bete dezagun". Bestalde, Aldundiari eta GHKri eskatu diote erraustegi proiektua albo batera utzi eta benetako prozesu parte-hartzailea martxan jartzeko, hondakinen kudeaketa adosteko. Juanmi Galatas, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bozeramalearekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.