"Nafarroako gobernuaren apustua polizia gehiago eta suhiltzaile gutxiago da"

Abuztu amaieran sute larri batek kalte handiak eragin zituen Nafarroa aldean. Zehazki, 4000 hektarea inguru kiskali zituen suak Tafalla aldean eta azken urteetan herrialdean izan den suterik larriena izan zen. Suteak baina, kalte materialez gain eztabaida ere piztu du Nafarroan. Nahikoa baliabide al du Nafar gobernuak horrelako ezustekoei aurre egiteko? Nahikoa balaibide al dituzte suhiltzaileek? Ba al dute murrizketek eraginik suhiltzaileen lanean? Zein paper izan behar lukete militarrek larrieldien kudeaketan?

Audio_placeholder

"Nafarroako gobernuaren apustua polizia gehiago eta suhiltzaile gutxiago da"

Loading player...
Iñigo Balbas (ARG. Nafarroako HITZA)
Iñigo Balbas (ARG. Nafarroako HITZA)

Galdera hauek guztiak eta gehiago luzatu dizkiogu gaur, kalegorrian saioan, Iñigo Balbasi, Nafarroako suhiltzaileen bozeramaleari. Balbasek salatu duenaren arabera, Nafarroako Gobernuaren apustua polizia gehiago eta suhiltzaile gutxiago da. Bere hitzetan, “suhiltzaileen kasuan, behintzat, Nafarroan ez da aldaketarik izan”.