Bakea posible da

Irailaren 26an sinatuko dute bakea Cartagenan FARC gerrillak eta Kolonbiako gobernuak. Ikasturtea bake itxaropenarekin amaitu genuen eta bakearen pedagogia eginez abiatu dugu Gara egunkariko kazetari Ainara Lertxundirekin. Korapilo nagusiak aipatu ditugu: politika egiteko gerrillak behar dituen baldintzak, Urriaren 2ko kontsulta herritarra eta ELN talde armatua.

Audio_placeholder

Bakea posible da

Loading player...
Bi haur FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko su-etenari buruzko mural baten aurrean
Bi haur FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko su-etenari buruzko mural baten aurrean

50 urteko gerraren ostean Kolonbia munduari erakusten ari da, bakea eta demokrazia posible direla.