"Errefuxiatuen egoerari zapore gozoa jartzen jarraituko dugu erasoak eraso"

Igandean Chiosen duten sukaldera sartu, bertan zuten janaria lurrera bota eta atea zigilatu zieten. Zaporeak proiektukoek egunero 1300 bat jatordu prestatzen dituzte boluntarioki errefuxiatuentzat. Martxoan joan ziren Donostiako proiektuko lagunak bertara. Oraitz Garciak kontatu digunez, irlan bertan dauden boluntarioek lagundu zieten guztia garbitu eta 1300 otorduak prestatzen. Igandean bazkaltzen ematearekin argi utzi zuten ez dituztela geldituko.

Audio_placeholder

"Errefuxiatuen egoerari zapore gozoa jartzen jarraituko dugu erasoak eraso"

Loading player...
Zaporeak proiektuko lagunak errefuxiatuei otordua ematen (@ProyectoSabores)
Zaporeak proiektuko lagunak errefuxiatuei otordua ematen (@ProyectoSabores)

.,