Hasi dira Baionako festak, eta udaletxeak ezarritako segurtasun neurriez haragato, festa herrikoi, euskaldun eta parekideak ere aurkituko dituzu Baionara hurbiltzen bazara. Zizpa Gaztetxeak egitarau oparoa egin du, muntaketa lanetan ari zirela harrapatu ditugu eta solasaldi ederra izan dugu beraiekin.