Txente Rekondo: “Estatu kolpe saiakera eman izan ez balitz ere, prestatuta zeuden atxiloketak egiten ari da Erdogan”

Joan den ostiral gauean Turkian eman zen estatu kolpe saiakerari buruz hitz egin dugu Txente Rekondo, nazioarteko analista eta Info7 Irratiko ohiko kolaboratzailearekin. Bere esanetan estatu kolpe saiakera nahiko “txapuzeroa” izan da, eta koordinazio falta nabarmena izan du.

Audio_placeholder

Txente Rekondo: “Estatu kolpe saiakera eman izan ez balitz ere, prestatuta zeuden atxiloketak egiten ari da Erdogan”

Loading player...
Movilización de apoyo a Erdogan en Ankara. (ADEM ALTAN  / AFP)
Movilización de apoyo a Erdogan en Ankara. (ADEM ALTAN / AFP)

Rekondok ez du uste estatu kolpearen atzean Erdogan bera dagoenik. Bere esanetan gauza jakina zen Erdoganek orain egiten ari den atxiloketak egiteko asmoa zuela, Gulemen jarraitzaileekin amaitzeko, eta horren aurrean Gulemista hauek egin duten azken saiakera bat izan dela estatu kolpea.