Bertsolaritzak munduan zehar baditu senideak, ahozko kantu inprobisatuan aritzen direnak. Horiek ezagutu eta elkarrekin esperimentatzeko aukera eskaini du Europa bat-batean ekimenak. Udazkeneko jardunaldien ostean etorri dira udaberrikoak eta uztailean iritsiko dira hirugarrenak. Sardinia, Kurdistan eta Herrialde Katalanetako inprobisatzaileekin aritu dira Ane Labaka eta Miren Artetxe.