Duela pare bat aste europarlamentari talde batek dispertsioa salatuz aurkeztu zuen txostenaren harira elkarrizketa dugu gaur Urtzi Errazkin, Etxerateko eleduna. Txosten horrek, joan den otsailean europarlamentari horiek Nafarroako eta EAEko zein Iparraldeko hainbat eragile sozial, sindikal eta politikoekin egindako bileretan du jatorria eta bertan, beste gauzen artean, dispertsio politikaren amaiera eskatzen da.