Unibertsitatea eraldaketarako gune?

Unibertsitatea eta eraldaketa soziala izeneko V. jardunaldiak egin zituzten pasa den ostegunean Donostian Hezkuntza, filosofia eta antropologia fakultatean. Ikasle, irakasle, sindikatu eta dekanotzak, besteak beste, parte hartu zuten mahainguru nagusian eta bertan ateratako gogoetak aipatu ditugu Alba Madinabeitia irakasle eta Miren Lizarzaburu ikaslearekin.

Audio_placeholder

Unibertsitatea eraldaketarako gune?

Loading player...
M17an egindako mobilizazioetako bat
M17an egindako mobilizazioetako bat

Unibertsitatea gotorleku bihurtzea eta irakasleak bulegoetan ixtea, ikasleen infantilizazioa edo unibertsitatea soilik ikasketetara mugatzea aipatu ditugu hutsuneen artean. Aurrera begirako erronkak ere nabarmendu dizkigute. Zer nolako jakintza trasmititu behar du unibertsitateak? Akademiatik haratago joan behar du?