EA-ko Natxiren gomendioa: Inbertsiorik onena Errigorarena

Nafarroa hegoaldeak berezko dituen produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzen jarraitzen du Errigorak, “Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura” izeneko kanpainaren bidez.

Audio_placeholder

EA-ko Natxiren gomendioa: Inbertsiorik onena Errigorarena

Loading player...
Errigorak Iruñean aurkeztu du kanpaina berria. (ERRIGORA)
Errigorak Iruñean aurkeztu du kanpaina berria. (ERRIGORA)

Oraingoan, oliba-olio birjina estra ekologikoa edo normala eskuratzeko kanpaina zabaldu du Errigorak eta martxoaren 2ra arte eskatu ahalko dira bost litroko bidoiak. Guztia kudeatzeko gainera, geroz eta gehiago dira Errigoraren bueltan Euskal Herri osoan zehar osatzen ari diren taldeak eta Kalegorrian saioan, talde horietako batzuk ezagutzeko asmoa dugu datozen egunetan. Gaur, Eako Natxirekin hitz egin dugu eta “inbertsiorik onena” Errigorarena dela esan du.