Gasteizko jaietan Blusa eta Nesken Batzordeak salatu zituen bi feministak ez dira epaiketara joan. Zezenplazara zihoazela, protesta batean, hainbat feministek bidea moztu zieten Blusa eta Neskei eta hauek indarkeriagatik aurkeztu zuten salaketa bi feministen aurka. Maialen Saez de Okariz eta Izaskun Goienetxearekin hitz egin dugu.