Donbassen aldeko eta inperialismoaren aurkako protesta deitu dute biharko Bilbon

Bihar, urtarrilak 23, elkarretaratzea izango da Bilboko Gran Viako 45.zenbakian, Moyua Plazako Gobernu Zibilaren atzekaldean dagoen Privat Bank banketxe ukrainarraren egoitzaren parean.

Audio_placeholder

Donbassen aldeko eta inperialismoaren aurkako protesta deitu dute biharko Bilbon

Loading player...
Biharko protestaren kartela.
Biharko protestaren kartela.

Euskal Herria-Donbass komiteak eta Ezkerraldea Antifaxistak deitu dute protesta. Mobilizazio honen bidez Privat Bankek Ukraniako sektore faxistekin duen erlazioa salatuko dute eta horrekin batera, abendutik martxan dagoen giza laguntzarako bilketa eta elkartasun kanpaina ere zabaldu asmo dute. Honetaz guztiaz hitz egin dugu goizean, Peio Magunagoietxearekin, Ezkerraldea Antifaxista taldeko kidearekin.