"Hitza inoiz ez da delitu"

Saudi Arabiak hiltzera zigortu du Ashraf Fayadh idazle palestinarra poema liburu bat argitaratzeagatik. Ateismoa sustatzeaz eta irainak zabaltzeaz akusatu du Saudi Arabiak idazlea. Honen aurrean mundu mailako elkartasun irakurraldia antolatu da eta bere poemak irakurriko dira 29 herrialdeetan, baita gurean ere.

Audio_placeholder

"Hitza inoiz ez da delitu"

Loading player...
Ashraf Fayadh
Ashraf Fayadh

Euskal PEN Klubak antolatuta 19:00tatik 20:30etara izango da Donostiako Garoa liburudendan. Katakraken, Iruñean, ere antolatu dute 19:30ean. Laura Mintegi Euskal PEN Klubeko kideak eman dizkigu xehetasunak. Euskarara itzulitako idazle palestinarraren hainbat olerki ere irakurri ditugu ahozgora.