Tolosako gaztetxearen desalojo “ilegala” eta Ertzaintzaren jarrera “oldarkorra” salatu dute

Tolosako Ezpala gaztetxea hutsarazi du goizean Ertzaintzak. Gazte Asanbladako kideek Kalegorrian saioan salatu dutenaren arabera baina, “legez kanpoko” hustea izan da Ertzaintzak ez duelako inongo unetan hutsarazte agindua erakutsi.

Audio_placeholder

Tolosako gaztetxearen desalojo “ilegala” eta Ertzaintzaren jarrera “oldarkorra” salatu dute

Loading player...
Iturria: Ataria.info
Iturria: Ataria.info

Horrez gain, asabladako kideek adierazitakoaren arabera Ertzaintzak jarrera oldarkorra izan du gaztetxe atarian bildu diren gazteekin. Topatu.eus atarian irakur daitekeenez duela urtebete jarri zuten martxan Tolosako Gazte Asanblada, eta udaz geroztik ari da proiektuak aurrera eramateko gune autogestionatu bat lortu nahian. Uztailean egin zuten lehen ahalegina eraikin bat okupatzeko, baina Poliziak egun berean kanporatu zituen. Gunerik gabe, baina lanean jarraitu zuten, ekintza andanaz osatutako GazteBurua antolatuz. Inflexio puntu horren ostean, gaztetxearen aldeko borrokarekin jarraitzea erabaki zuten, eta urteetan hutsik egon den lantegia okupatu zuten abenduan.