"Aniztasuna gakoa da presoen giltzari buelta emanarazteko"

Emozioz bizitu zuen larunbateko manifestazioa Juan Mari Olano preso ohi eta Amnistiaren Aldeko Batzordeetako eledun izandakoak. Pankartan joan zen hainbat lagunekin batera eta bertako aniztasuna nabarmendu digu. Gako nagusitzat jo du, hain zuzen, euskal gizartearen konpromisoa eta indarra gatazkaren konponbidean urratsak emateko. Horretarako, Sare, inoiz izan den tresna indartsuenetakotzat jo du.

Audio_placeholder

"Aniztasuna gakoa da presoen giltzari buelta emanarazteko"

Loading player...
Juan Mari Olano @kalegorrian
Juan Mari Olano @kalegorrian

EAJ eta Jaurlaritzaz ere galdetu diogu Juan Mari Olanori. Ardura politiko falta egotzi dio alderdi honi "408 preso politiko ahaztuta edukitzeagatik". ATAri buruz galdetuta, gaia pena haundiarekin bizitzen ari dela aitortu digu "amnistiaren alde ezker abertzalea osoa dago baina ezin da itxaron etxera ekartzera" gaineratu du.