Beñat Gaztelumendi "Gustatuko litzaidake bertso bakoitzak mimatzea"

Madrilgoa ez da izango asteburu honetako plaza bakarra, bertsolaritzak hitzordua du larunbat honetan Illunben, bertan jokatuko baita Gipuzkoako Bertso Txapelketaren finala. Beñat Gaztelumendi  da finalistetako bat. Bost galdera luzatu dizkiogu.

Beñat Gaztelumendik lortu ditu puntu gehien eta berak eskuratu du, beraz, finalaurrekorako txartela. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Beñat Gaztelumendik lortu ditu puntu gehien eta berak eskuratu du, beraz, finalaurrekorako txartela. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Madrilgoa ez da izango asteburu honetako plaza bakarra, bertsolaritzak hitzordua du larunbat honetan Illunben, bertan jokatuko baita Gipuzkoako Bertso Txapelketaren finala. Maiatzean abiatu zuten batzuk bidea, ondoren batu dira beste hainbat. 86 bertsolarik hasi zuten bidea eta zortzi dira finalera iritsi direnak: Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”. Zortzikote anitza, adin eta estiloei dagokienean. Guztiak gogoz, daukaten onena eman eta bertsozaleak gozarazteko ilusioz. Inaxi Etxabek, emakumezko bertsolarien belaunaldi oso baten ordezkariak jarriko dio txapela irabazleari. 17:00etan hasiko da saioa eta info7 irratiak zuzenean eskainiko du.

Kalegorrian saioan 8 bertsolarien sentsazioak bildu ditugu 5 galderen bitartez:

1. Nola ikusi duzu zure burua Txapelketa honetan?

2. Eta gainontzeko bertsokideak?

3. Zein helburu duzu finalari begira?

4. Ilunbeko plazak zer garrantzia du?

5. Gipuzkoako eta bertsoa nola ikusten dituzu?

Hauek Beñat Gaztelumendiren  erantzunak:

Loading player...