Libiako amazigh herria bere autonomia propioa eraikitzen ari da

2011ean joan zen lehendabizikoz Karlos Zurutuza kazetaria Libiara eta orduz geroztik, urtero doa gerrak kolpaturiko herrialdera. Oraintxe bertan Libiako ipar mendebaldean dago Zurutuza eta gaur goizean, Kalegorrian saioan, inguru horretan egoera zertan den kontatu digu.

Audio_placeholder

Libiako amazigh herria bere autonomia propioa eraikitzen ari da

Loading player...
Amazigh herriak bere autonomia propioa aldarrikatzen du Libiaren baitan
Amazigh herriak bere autonomia propioa aldarrikatzen du Libiaren baitan

Bi helburu argirekin joan da freelance kazetaria Libiara. Batetik, Libiako kostaldetik Europara ailegatu nahi duten migranteen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta bigarrenik, hainbesteko interesa pizten dion amazigh herriaren berri emateko.