Beñat Zaldua [GARA]: “Ikusi beharko da Auzitegi Konstituzionalak Forcadellen izendapena indargabetzen badu zer egiten duten”

Errepublika independiente bat sortzeko prozesua abiaraztea onartu du Kataluniako parlamentuak. Beñat Zaldua GARA egunkariko kazetariarekin batera egin dugu ireki berri den eszenatokiaren azterketa

Audio_placeholder

Beñat Zaldua [GARA]: “Ikusi beharko da Auzitegi Konstituzionalak Forcadellen izendapena indargabetzen badu zer egiten duten”

Loading player...
Mientras los parlamentarios independentistas aplauden, los unionistas muestran banderas españolas y Podemos pide un referéndum. (Lluìs GENE/AFP)
Mientras los parlamentarios independentistas aplauden, los unionistas muestran banderas españolas y Podemos pide un referéndum. (Lluìs GENE/AFP)

Errepublika independiente bat sortzeko prozesua abiaraztea onartu du Kataluniako parlamentuak. Beñat Zaldua GARA egunkariko kazetariak aitortu digu gaur goizean Kataluniako parlamentuan burutu den saioan ez dela halako euforiarik izan arrazoi argi batengatik: presidente eta gobernu berria hautatzeko ez dago oraindik akordiorik. Beraz, adierazpen independentista garrantzitsua den arren, berau aplikatuko duen gobernua falta da oraindik. Bestalde, ziurtzat jo daiteke gobernu espainiarrak adierazpenaren aurka aurkeztuko duen helegitea tramitera onartuko duela Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Auzitegiak zer erabakitzen duen ikusi beharko dela esan digu Zalduak, tartean, Carme Forcadell Kataluniako parlamentuko presidentearen izendapena indargabetzen duen ikusi beharko dela, eta hori hala izango balitz, Kataluniako parlamentuak hartuko duen jarrera funtsezkoa izango dela.