"Hondakinen kudeaketaz galdetu da herri batzuetan, baina ez gai zentralaz, erraustegiaz"

Erraustegiaren inguruan herritarrak kontsultatzea nahi duen plataforma aurkeztu dute Zubieta eta Usurbilgo herritar talde batek. Joxe Mari Rivadeneyrak "herritarrak nazkatuta" daudela, eta jendeari galdetuaz "gaia ixteko garaia" dela esan du. Gipuzkoa mailan nahiko lukete galdeketa, baina hori haundi geratzen zaienez, Usurbilgo udalari eskatu diote galdeketa antolatzeko.

 

Audio_placeholder

"Hondakinen kudeaketaz galdetu da herri batzuetan, baina ez gai zentralaz, erraustegiaz"

Loading player...
Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia
Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia

Diputazioaren kolorearen arabera, erraustegiaren proiektua berpizten da. "Nahikoa da. Ariketa osasuntsua bultzatu eta galdetu gaitzatela ados gauden ala ez" esan du Rivadeneyrak gurean. Horrelako "polemika pizten denean, egokiena herriak erabakitzea" dela aldarrikatu du. Ikusirik Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak edota Gipuzkoako aldundiak ez duela halakorik egingo, Usurbilgo udalak ardura hori hartzea nahi dute. "Aurreko legealdian galdetu da udalerri batzuetan hondakinen kudeaketaz, baina gai zentralaz, erraustegiaz ez dute galdetu" errefusatu du kontsultaren aldeko taldeko kideak.

Usurbildarren eta Zubietarren iritzia erraustegiaren ardura duten erakundeei helaraziko diete ondoren. Halaber, gainontzeko herriei erraustegiari buruzko galdeketak egitera animatu ditu Rivadeneyrak.